Photo de l'auteur
1 oeuvres 1 Membres 1 Critiques

Critiques

Krisia esan zaion horren errepasoa egiten du kronika-liburu honek. Ez ditu zergatiak bilatzen, ez irtenbideak proposatzen: gizartean utzitako ondorioetan zentratzen da, gogorrago ala leunago guztiok harrapatu baikaitu zaparradak. Hogei hitz aukeratu ditu egileak, alfabetoaren arabera A-tik Z-ra ordenatuta, beste horrenbeste gai jorratzeko: atzerrira joandakoak; berdintasunean krisiak nola eragin duen; dibertsitate falta edo zenbait kolektibok lan merkatuan sartzeko dituzten zailtasunak; ekintzailetza; finantzei lotutako engainuak; gazteen arazoak; hartzekodunen konkurtsoak eta enplegua erregulatzeko espedienteak; ikerketa eta garapenaren egoera; janari bankuak; kontsumoa; lanuzteak; mobbing-a; nekazaritzaren etorkizuna; osasun arazoak; prekarietatea; Stop Kaleratzeak elkartea; teknologia aurrerapenek ekar dezaketena; unibertsitatea; xenofobia jarrerak; zahartzaroa eta pentsioak.Gai horietako bakoitzean, protagonista batek lehen pertsonan eskaintzen du bere lekukotasuna, eta ondoren kazetariaren erreportaje landua dator.
 
Signalé
bibliest | May 22, 2017 |