Photo de l'auteur

Koldo Izagirre

Auteur de FRANCO HIL ZUTEN EGUNAK

10+ oeuvres 13 utilisateurs 4 critiques

Œuvres de Koldo Izagirre

FRANCO HIL ZUTEN EGUNAK (2016) 3 exemplaires
EUZKADI MEREZI ZUTEN (1995) 2 exemplaires
Ez duk erraza, konpai! (1995) 1 exemplaire
Parisen bizi naiz (2013) 1 exemplaire
Estilo liburua (1992) 1 exemplaire
Sasi artean Elgeta (2021) 1 exemplaire

Oeuvres associées

Étiqueté

Partage des connaissances

Il n’existe pas encore de données Common Knowledge pour cet auteur. Vous pouvez aider.

Membres

Critiques

Migel Joakin Eleizegi, gigantismo gaixotasuna izan zuen gazteak, 2 metro eta 41 zentimetro neurtzera iritsi zen. Altzoko Handia deitzen zioten, herri hartan jaioa baitzen, eta izen hori jarri diogu haurrei zuzendutako literatur bilduma honi, pertsonaia hori izango duelako protagonista. Album formatuan argitaratuak, Koldo Izagirreren testu poetiko eder banarekin eta Irrimarrak sentsibilitate handiz irudietan emanak.
 
Signalé
bibliotecayamaguchi | Nov 18, 2019 |
Migel Joakin Eleizegi, gigantismo gaixotasuna izan zuen gazteak, 2 metro eta 41 zentimetro neurtzera iritsi zen. Altzoko Handia deitzen zioten, herri hartan jaioa baitzen, eta izen hori jarri diogu haurrei zuzendutako literatur bilduma honi, pertsonaia hori izango duelako protagonista. Album formatuan argitaratuak, Koldo Izagirreren testu poetiko eder banarekin eta Irrimarrak sentsibilitate handiz irudietan emanak.
 
Signalé
bibliotecayamaguchi | Nov 18, 2019 |
Bederatzi kontakizun luzek osatzen dute liburua, denak 1975 urte inguruan kokatuak, denak garai politiko eta ekonomiko berezian girotuak. Maiatzaren lehena debekaturik, Franco bost fusilamendu sinatzen, manifestazioan poliziak tirokatutako mutila hiltzorian, euskaldunak soldaduska egiten Saharan, propaganda klandestinoa darabilen neskaren atxiloketa, diktadorearen heriotza eguneko bizipenak herrian, Francoren monumentua eraistea hirian...
 
Signalé
bibliest | Mar 1, 2019 |
"Nobela maite baduzu, hona hemen nobela bat. Tipikotasuna maite baduzu, ezagutuko dituzu pertsonaia bitxiak. Bortiztasuna maite baduzu, irakurriko duzu gordinik. Liburu hau maitasunetik dago idatzia, eta hala hartu du Izagirrek egileak oso gutxitan hartzen ausartzen den askatasuna. Ofizialtasun guztietatik urrun, sozialismoaren kinka, borrokaren zaila, autodeterminazioaren gogorra deskribatzen dizkigu lekukotasun konpromietitu batean, bere ironia mehe eta zorrotzak objetibo eta koudabako bihurtzen dueal . Egilea bera protagonista bihurturik "bidaiaren bidaia" proposatzen digu: Habana utzi eta Maniguan barrena abiarazten gaitu B. misteriotsu baten bila, garai kolonialetan murgiltzen gaitu, bere osaba uakeztuko digu, Martíren sekretuaren jakile egingo gaitu, Juan de Begoñaren altxorra aurkituko dugu...

Kuba daukazu bildua libur honetan, eta hauxe duzu Kuba menturaz.
Hizkera zuzen eta aberats batean idatzia, Ez duk erreza, konpai! afro-euskeraz garatzen den abentura zoragarria da."
(edit. promo.)

Ez dit inoiz tiretu Kubara joateak.

Ez dakit zergatik ote den baina benetan esan nezaket ez didala inoiz Uhartera joateko gogorik piztu ezta Patroin defentsa sutsuak. Eta hala ere, ezin zaio erakargarritasunik ukatu. Oraindik buruan iltzatute dekotez Pedro Juan Gutierrezen nobela ugerdoak, edo Nuestro hombre en La Habanako giroa (Greene?). Lehenengoaren Trilogía sucia de La Habana ontxu eskuratu dut, beraz, agian hemendik agertu lei gitxi barru.

Aspalditik neukotsan begia botata liburu honi. Oraindik gogoratzen dut Koldo bera Likinianoko gunean bere Non da Basque´s Harbour aurkezten ta orduntxetik bere libururen bat irakurri behar nebala bururatu jatan. Baita saiatu noizean behin, baina darabilen hizkuntzaren sailtasunak atzera botatzen ninduen. Oingorarte.

Ta poztu egin nau, nahiz ta afro-kubatar hitz asko sartu, liburua sano irakurterraza dalako ta aspalditik hona irakurri doten gauzarik onenetarikoa izan dalako.

Liburua, berez, azkenengo momentuan atara nendun gordailutik. Oso egokia ez deritxoten xahupen araua jarraituz 2003tik aurrera irakurri barik dauzen liburuak behean dagoen gordailuko hil-kutxara doaz eta hau bertara joiala ikus nendunean, eskuetan oratu eta Izagirregaz bete gabe neukan zorra kitatzeko garaia heldua zela erabaki nendun (beno, egia esan, Arantzak koiu eustan gordailutik, hain pentsamendu sakonen zurrunbiloan itorik nenbilela, liburua behera jaitsia zutelako ordureko).

Amodio-desamodio kronika baten isladatzea iruditu jat. Uhartea, bertokoak eta irudikatzen dauanaren sinboloa maitatu-desganatu egiten dau autorea obran zehar eta azkenean, zer pentsa ez dakizula lotzan zara (ez dun/k erreza, oyes!)

Kuban zehar egiten dauen bidaia aurkezteko baliatzen den ixtoria honako hau da: narratzailea (autorearen izen bera hartzen dau, kutsu autobiografikorik egon litekela zeharka adieraziz) B. iniziale misteriotsu baten atzean estaltzen den kubatar batez maiteminduta, Uhartera itzultzen da berriro topetako asmoz. Baina La Habanara heltzerakoan, B. zafrara (ez deit ze hoxtia den zafra hori, baina dirudienez kainuberak batzeari esaten omen diote) joana dela diotsie. Beraz, protagonistak, bertako makarrilla baten laguntzarekin bilaketa kijotesko xamarra abiatzen dau bere amodio galduaren billa (spoiler) zafran kontua, bera ez ikustearren erabilitako aitzaki hutsa baino ez dala izan konturatu arte (/spoiler)

Ixtoriarekin tartekatuz, Fideltasunak izenpean idatzi dituen hainbat gomutapen agertzen doskuz idazleak, ta benetan interesanteak iruditu jaztez, hor agertzen baitira Kubari buruzko benetako zertzeladak, bai historiari lotuak, bai ideiei buruzkoak zein benetako bizitza eta ohiturei dagozkienak.

Liburua benetan gomendagarria dela diñotsuet.

Detalletxu pare bat:
Partiduko interlokutore guztiak izenaren lehenengo hizkiaz baino ez dira izendatzen (B.ren kasu)
Kontzertu batera doanean, zorabiatzeko moduko egoera azaltzeko bizkaierara jotzen dau autoreak (ba al deko zergatirik?)
… (plus d'informations)
 
Signalé
Txikito | Jul 1, 2008 |

Vous aimerez peut-être aussi

Auteurs associés

Statistiques

Œuvres
10
Aussi par
1
Membres
13
Popularité
#774,335
Évaluation
4.0
Critiques
4
ISBN
13
Langues
1